XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bikaiña ta gustagarria zegoen.
Baiña nik ezer gutxi jan nuen.
Atzetik zer etorriko zan bai-bainekien.
Batzuek, ordea, sartu zituzten berenak eta besterenak ere.
Alare, zerbait geratu zan.
- Orixe aparitarako balitxiok
- Bai, gizona.
Gaur dagoen eguraldi onekin ezin joango zera
- Eskerrik asko, Joxe.
Langille bat bear bazendu, bertan geratuko nintzake.
- Orduan, barauak egiten ere ikasi bearko zenduke.
Ez gera beti eztaietan bizi.
Oilloa baiño sardin zaarra obeto izaten degu.
- Orregatik da, bada, gaurko zure ateraldi au eskertzekoa: neregatik oilloa jarri gaur, eta biar zuentzat sardin zaarra.
Oraindik etzan, ordea, bazkaria bukatu.
Anai zaarrenak ekarri zuen goitik ontzi aundi bat, arrozez betea.
Guretzat, ori gabe etzan jai osorik.
Andik egin nuen betekada.
Nere anaiak ere bai.
Zaarrak ezer gutxi.
Bazkaria bukatu zan.
Orduan etzan kaferik ezagutzen ere, eta baserri oietan ta gutxiago.
Zaarrak etzeukaten jeikitzeko gogorik.
Saskigilleak pipa piztu zuen, eta apari arteko bazkalondoa egin zuten.
Saskigillea etorri zan arratsa gaiztoa bazan, aren antzekoa egin zuen lanaren bukaerakoa ere.
Arratsalde ura beiñepein ikaragarria zan.
Aize ta kazkabarra naastuan.
Iñora joateko baiño, etxe txuloan kontu kontari aritzeko giro obea zegoen.
Aiek, berriz, etzeukaten maitik jeikitzeko gogorik.